Ekonomia

All Stories

Sektore publikoko langileek mobilizazioak egin dituzte kontsolidazioa eskatzeko

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoko ehunka lantokietako langileek mobilizazioak egin dituzte, enplegu publikoa sortzeko eta behin-behineko langileak egonkortzea eskatzeko. ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas, eta ESK sindikatuek deituta egin zituzten protestak, eta sindikatuek ezinbestekotzat jo dute mobilizazioekin jarraitzea. Horregatik, ekainaren 5ean Gasteizen, Donostian eta Bilbon mobilizatzeko deia egin dute.

Ibilgailuen konponketarako tailerretako langileek greba egingo dute ekainaren amaieran

Ibilgailuen konponketarako tailerretako lan-hitzarmena ez dute berrikusi duela bi urtetik eta langileek eta patronalak hori aldatzeko negoziazio mahaia jarri dute martxan. Gaur Nafarroako Gobernuari eskatu diote bertan parte har dezala, eta euren eskakizunak bidera ditzala.

Metalgintzako sindikatuek langileen borroka kriminalizatu nahi izatea leporatu diote Eusko Jaurlaritzari

Langileen eskubideak defendatzea ez da inoiz delitua lelopean mobilizazioa egin dute sindikatuek. Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren eta lan zein bizi-baldintza duinak defendatzeko 10 greba egin zituzten, baita hainbat protesta ere. Protesta horien ondorioz, zazpi langile inputatu dituzte eta hiruk deklaratu dute dagoeneko. Hala ere, sindikatuek salatu dute akusazio horien guztien atzean erabaki politikoak daudela.

Pentsioak defendatzea langile guztien zeregina dela nabarmendu dute sindikatuek

Eskubide Sozialen Karta osatzen duten sindikatuek zein eragileek, eta baita beste sindikatu batzuek ere larunbatean pentsiodunen mugimenduak egingo duen manifestazioarekin bat egin dute.

Maiatzaren 29an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo den protestan parte hartzera deitu dute sindikatuek, eta gogoratu dute pentsioak defendatzea "langile guztien zeregina" dela. Pentsiodunen mugimenduak bi aldarrikapen nagusi aterako ditu kalera: alde batetik, erakunde publikoek pentsiodunen aldarrikapenak berma ditzatela, eta bestetik, indarrean dauden murrizketak eta ezarri nahi direnak berehala indargabetu ditzatela.

Tubacex enpresako langileek 100 egun egin dituzte greba mugagabean

Tubacexeko beharginek 100 egun daramatzate greba mugagabean, konponbiderik gabe. Izan ere, Amurrioko eta Laudioko fabriketako langileek protestak hasi zituzten aldi baterako lan-erregulazio espedienteko 129 kaleratzeen aurka. Enpresa-zuzendaritzak proposamen bat bidali zien langileei, baldintza batekin: greba mugagabea bertan behera uztea. Gauzak horrela, langile-batzordeak baztertu egin du eskaintza, eta "xantaia" dela adierazi du; era berean, salatu du eskaintzan "iruzurrak eta mehatxuak" daudela.

hamaika telebista

Image