
Ekonomia
All Stories
ELAk kritikatu du LABek Osalan eta Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan parte hartzea erabaki izana
2022an 71 pertsona hil ziren lanean eta 2.500 lagun lan gaixotasunengatik, ELAren arabera. Bestalde, ELAk salatu duenez, LABek Osalan eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan parte hartzea erabaki du. Hala, ELAren esanetan, LABek bertan behera utzi du lan istripuei eman beharreko erantzun bateratua. Eta horrek asko zailtzen du etorkizunean elkarlanean aritu ahal izatea.
Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek astebeteko greba hasi dute astelehen honetan, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta, Osasun Zerbitzuko langileen lan-baldintzak homologatzea eskatzeko. Lehen egunean, Gurutzetako Ospitalean istiluak izan dira LAB sindikatuak jakitera eman duenez.
LAB sindikatuak jakinarazi duenez, bi langile atxilotu eta beste lau identifikatu dituzte. Gainera, grebalari bat ospitaleko larrialdietara eraman behar izan dute.
Langileek bost urte daramatzate lan hitzarmenik gabe LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatu deitzaileen arabera. Gutxi gorabehera, 2.500 langile daude grebara deituta.
Osakidetzako azpikontratatutako garbiketa zerbitzuko langileek astebeko greba hasi dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deituta. Euren aldarrikapena Osakidetzako beharginei aplikatzen zaizkien baldintzan aplikatzea da, homologazioa printzipioan oinarrituta. Bi urte daramatzate lan gatazka konpontzeko asmoz, Osakidetzari bitarkaritza eskatzen, baina salatu dutenez, ez dute erantzunik jaso. Hala, erakundearen zuzendaritzari erantzunkizuna exigitzen diote.
Lehendabiziko aldia da sindikatu guztiek grebara deitzen dutela. Hala, ELA, CCOO, Pixkanaka, ALE, LAB eta Asprobank sindikatuek langileek bizi duten muturreko egoeraz ohartarazi dute.
Larunbatean, 2022ko urteko balantzea egiteko Kutxabankeko goi karguak bilduko direnez Kurtsalean, horren atarian protesta egingo dute. Kutxabankeko zuzendaritzak euren aldarrikapenak aintzat hartzea espero dute eta negoziazioa abiaraztea. Egoera konpondu ezean, mobilizazio gehiago iragarri dituzte langile falta eta presioa salatzeko.
242 langileri eragiten die gutxienez hilabetez. Enpresak ez du lortu Airbusen modelorako beharrezkoa den titaniozko forjaketarik. Langile bakoitzak bederatzi langabezia-egun gastatuko ditu, baina ordu horiek lanaldi desberdinetan banatuko dira, lanorduak murriztuta. Plantillak beste aukera bat dagoela dio eta negoziazio mahian eseriko da zuzendaritzarekin.
Gaur egun, bidegabeko kaleratzeagatik 33 eguneko soldata ordaintzen da lan egindako urte bakoitzeko, gehienez 24 hilabetez. ERCren proposamena 33 egunetik 45era luzatzea zen.
Martxoan EH Bildu, ERC eta BNG alderdiek egindako lege proposamena eztabaidatuko dute Diputatuen Kongresuan.
- Pentsioen murrizketa galaraztea eskatu die ELAk alderdiei
- Etxeko beharginen %97k ez du kobratzen dagokion gutxieneko soldata
- Tubos Reunidos enpresan bi langile zauritu dira lan istripu batean
- Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen zentro publikoa sortzeko proposamena eztabaidatuko da Legebiltzarrean
- Soldata Berdintasunaren Aldeko Nazioarteko Egunean, soldata arrakala salatu du LABek
- 2025 amaierarako berriztagarriak izango dira energia iturri nagusi