
Ekonomia
All Stories
Urriaren 19an 64 urteko langile bat hil zen heriotza ez traumatiko batean, Donostiako Otxoki paseoaren obretan lanean ari zela. Autonomoa zen, baina Donostiako Udalak azpikontratatutako Acuña enpresarentzat ari zen lanean. Heriotza hura salatzeko Udaleko enpresa batzordeak deituta elkarretaratzea egin dute astearte honetan udaletxearen parean. “Beste langile bat hil da. Udala azpikontraten arduradun. Lan osasuna defendatu” lelopean.
LAB sindikatuak emandako datuen arabera, azken honekin 63 dira aurten Euskal Herrian lan ezbeharretan hil diren beh arginak. LAB sindikatutik ere salatu dute, “Donostiako Udalak ez dituela bere promozioko lanetan nahikoa babes eta prebentzio neurri ipintzen eta azpikontrata kate luzeak onartzean, langileen lan baldintzak okertzeaz gain, prekaritatea areagotzeaz gain, lan osasun araudiaren betearaztea oztopatzen duela.”
Aranburuk nabarmendu duenez, Confebaskek, bere jarrerarekin, bere erantzukizunari ihes egiten dio. Milaka emakumeri langile izaera eta lan baldintzak arautzeko eskubidea ukatzen die.
LABek esan du bide guztiak erabiltzen jarraituko dutela, etxeko langileen eskubideak bermatzea lortu arte eta beren lana behar bezalako aitorpen politiko, ekonomiko eta sozialarekin garatu ahal izatea lortu arte.
Sindikatuak Ormazabal enpresaren aurrean bildu dira (Igorre), FVEMeko zuzendaritzaren kontra egiteko eta hitzarmenaren blokeoa salatzeko. Patronalak Bizkaiko metalgintzaren lan hitzarmena blokeatzen jarraitzen badu, enpresak blokeatuko dituztela adierazi dute.
Arratsaldeko mahai negoziatzailearen atarian egin dute protesta. Bertan argi eta garbi esan dute patronalaren esku dagoela urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako deitutako grebak ekiditea.
Horrez gain, beste behin salatu dute, kontzentrazio pazifikoa egin dutela eta Eusko Jaurlaritza berriz ere saiatu dela mobilizazio eskubidea ekiditen Ertzaintzaren presentzia handi batekin eta jarrera gogorrarekin.
- Arabako ardogintzako langileek hitzarmen duinaren aldeko mobilizazioak hasi dituzte
- Hezkuntza legearen kontra, sare publikoa grebara deitu dute ELA, LAB eta Steilasek
- Midcat gasbidearen ordez, energiaren korridore ‘berdea’
- Vulcanizados Zuloagak epaiketa izan du, greba eskubidea urratzeagatik
- Bortizki oldartu zaie Ertzaintza Bizkaiko metalgintzako langileei
- ELAk euskal alderdiei leporatu die Madrilen esku uzten dituztela zerbitzu publikoen lan baldintzak