Image

Ekonomia

All Stories

Bizkaiko metalgintzako hamar langiletik ia bederatzik lan hitzarmen duina aldarrikatu dute

Bizkaiko metalgintzako langileek grebak %85eko jarraipena izan du. Erabateko jarraipena izan du lanuzteak, aurrekoek baino gehiago, gainera. FVEM patronalak lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzea eskatzeko urriaren 27rako eta 28rako eta azaroaren 2rako lanuztera deitu dute sindikatuek. Hala ere, beste grebetan ez bezala, ez da egon batasun sindikalik. LAB, Comisiones Obreras, UGT, CGT, CNT eta ESK sindikatuek deitu dituzte mobilizazioak batetik, eta, ELAk, bestetik. Bizkaiko metalgintzako lehenengo greba egunean goizean goizetik ehunka langile elkartu dira Erandion eta Durangoaldean. Bada, sindikatuek salatu dutenez, Ertzaintzak grebalariak atxikitu eta inguratu ditu.

Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu irailera arte, iaz baino %29 gehiago

Iberdrolak asteazken honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe beren baino %29 gehiago.

Aurten diru sarreren %61 erabili ditu hornitzeko; iaz, ordea, %55 izan zen kopuru hori. Nazioarteko negozioek eta bereziki Ameriketako Estatu Batuetan eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia. Izan ere, Espainian iaz baino %14 gutxiago irabazi du.

Inbertsioak %14 handitu ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 7.600 milioi euroren inbertsioak egin ditu, eta %90 energia berriztagarrietarako eta sareen berrikuntzarako jarri du.

Epaitegiak LABeko 6 sindikalisten atxiloketen kasua artxibatu du

Espainiako Polizia Nazionalak Nafarroako LABeko 6 sindikalista atxilotu zituen garbitzaileen grebaren harira kamioi batean jarritako pankartagatik.Urtebete geroago Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak, kasua artxibatzea agindu du. Instrukzio-epaileak ez baitu delitu zantzurik ikusten emakume langileentzako lan-baldintza duinak eskatzen zituen eta patronalak Nafarroako garbiketa-hitzarmenaren negoziazioko blokeoa salatzen zuen ekintza sindikaletan.

Bizkaiko metalgintzako grebek erantzun zabala izango dutela aurreikusten dute sindikatuek

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa mahaiaren azken bileran, FVEM patronalak %14ko soldata igoera proposatu du gehienez jota lau urtetarako, sindikatuek ohartarazi dute, baina, aurkeztutakoak ez duela langileen eros ahalmena bermatzen, eta horregatik, greba deialdie eutsi diete.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image