Image

Ekonomia

All Stories

Epaitegiak LABeko 6 sindikalisten atxiloketen kasua artxibatu du

Espainiako Polizia Nazionalak Nafarroako LABeko 6 sindikalista atxilotu zituen garbitzaileen grebaren harira kamioi batean jarritako pankartagatik.Urtebete geroago Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiak, kasua artxibatzea agindu du. Instrukzio-epaileak ez baitu delitu zantzurik ikusten emakume langileentzako lan-baldintza duinak eskatzen zituen eta patronalak Nafarroako garbiketa-hitzarmenaren negoziazioko blokeoa salatzen zuen ekintza sindikaletan.

Bizkaiko metalgintzako grebek erantzun zabala izango dutela aurreikusten dute sindikatuek

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa mahaiaren azken bileran, FVEM patronalak %14ko soldata igoera proposatu du gehienez jota lau urtetarako, sindikatuek ohartarazi dute, baina, aurkeztutakoak ez duela langileen eros ahalmena bermatzen, eta horregatik, greba deialdie eutsi diete.

Bitor Lizarribar, Dendartean: ‘Itxierak ekarriko ditu TicketBai sistemak’

Datorren asteartean Gipuzkoako 12.000 denda, taberna eta ostatu Ticket Bai fakturazio sistema hasiko dira erabiltzen, aurretik beste zenbait sektoretako autonomo batzuek egin duten moduan. Dendartean elkarteak data hori atzeratzeko eskatu dio beste behin Foru Aldundiari. Ohartarazi duenez, neurriak kezka eta ezinegona eragin die dendariei, negozio batzuen etorkizuna kolokan jartzeraino.

Arabako Zahar Egoitza pribatuek bi eguneko greba egingo dute

Araban, berriz, ELA eta LAB sindikatuek hilaren 26an eta 27an greba egingo dute lan-hitzarmena eskatzeko. Asteartean, 25ena, berriz mobilizazioak eta elkarretaratzeak egingo dituzte Ariñezeko, Mercederaiaseko eta Galzalbideko egoitzetan. Sindikatuek iragarri dutenez, bi aste barru elkartuko dira baina negoziaziorik egon ezean, mobilizazioak eta grebak bere horretan jarraituko dute.

Nafarroako kirol instalazioetako grebalariek udalen eta erabiltzaileen babesa eskatu dute

Iruñerriko kirol kudeaketako sektorearen greba mugagabeak aste bat bete du, eta jarduera normalaren etenaldia nabarmena izan dira kirol instalazio gehienetan. Erabiltzaileen erreklamazio kopurua handia izan da oso, baina patronalak ez du negoziatzeko mugimendurik egin. Sindikatuak, beraz, greba mugagabearekin aurrera jarraitzen dute, eta udalen zein erabiltzaileen babesa eskatu dute.

Etxeko langileen hitzarmenaren negoziazioa hasteko exijitu dio LABek Confebaski

Confebaskek etxeko langileen lehen lan hitzarmenerako negoziaziorako mahaia osatzeari uko egin ondoren LABek aurkeztu zuen demandagatik epaiketa izan da Bilbon. Sindikatuak elkarretaratzea egin du Bilboko epaitegien aurrean, sektoreko langileentzat hitzarmen kolektiboa aldarrkitzeko.
Aranburuk nabarmendu duenez, Confebaskek, bere jarrerarekin, bere erantzukizunari ihes egiten dio. Milaka emakumeri langile izaera eta lan baldintzak arautzeko eskubidea ukatzen die.

LABek esan du bide guztiak erabiltzen jarraituko dutela, etxeko langileen eskubideak bermatzea lortu arte eta beren lana behar bezalako aitorpen politiko, ekonomiko eta sozialarekin garatu ahal izatea lortu arte.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image