
Ekonomia
All Stories
Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak ebatzi duenez, 2018ko abuztutik 2019ko urrira arte, Nafarroan, lan egin duten banatzaileak ez dira autonomoak, beraz, Glovo behartu egingo du Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak pagatzera.
Iaz beste epaiketa bat izan zuten eta Auzitegi Gorenak ebatzi zuen Glovorentzat lan egiten duten banatzaileak autonomo faltsuak direla. Berta Garciak LABeko Zerbitzu arloko arduradunak gaineratu duenez, epe horretatik kanpo diren langileei ez die eragingo, eta gaineratu du beste auzi bat ireki beharko dela 2019ko urritik iaz legea kaleratu arte lan egin zuten banatzaileen lan harremana erreklamatzeko.
Maiatzean eta ekainean antolatutako elkarretaratzeetan eta grebetan parte hartu zuten hainbat langilek zigor ekonomikoak jasotzen hasi direla iragarri dute sindikatuek. Berebat, eskatu dute ezarritako isun guztiak etetea eta izapidetzen ari diren zehapen guztiak geldiaraztea.
2021ean Hego Euskal Herrian 103.000 pertsona gehiago zeuden pobretze arriskuan 2008an baino %44 gehiago, eta bilakaera goranzkoa dela ohartarazi du Euskal Herriko Euskubide Sozialen Kartak. Egoera horrela, lan, pentsio, bizitza eta zerbitzu publiko duinen alde eta aberastasunaren banaketa justua eskatzeko azaroaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan protesta egingo du plataformak. Gutxieneko 1.260 euroko pentsioa eta 1.400 euroko soldata aldarrikatu Kartak.
Bizkaiko metalgintzako gatazkak akordiorik gabe jarraitzen du, FVEMek soldata eguneraketari egindako aldaketak ez dira nahikoak izan sindikatuentzat. Hala, LAB, CCOO, UGT, CGT, CNT eta ESK sindikatuek iragarritako bost eguneko grebaldiari eutsi diote. FVEM proposatutako egokitzapenak, gainera, tauletan egingo lirateke, ez soldatetan. Hala, sindikatuek salatu dutenez, patronalaren eskaintzak beharginak prekarizatu eta pobretzen dituen bitartean, enpresek irabazi eskandalagarriak dituzte. ELA bere aldetik mobilizazio gehiago antolatzeko prest agertu da.
- Andrea Bartolo, AZET: ‘Etxebizitza eskubidea izan dadin, ezin da merkantzia izan’
- Nafarroako kirol langileek 23 greba egun bete dituzte patronalarekin akordiorik lortu gabe
- Gasteizko Udalak inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan
- Akordiorik gabe amaitu da Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazio mahaia
- Arabako Mahastiak sor-markaren estatutuak oraindik ez dira onartu eta geldirik dago izapidea
- Bizkaiko metalgintzako gatazka askatzea edo astebeteko greba jokoan dago bileran