Image

Ekonomia

All Stories

LAB: "Glovoko langileek erakundeen partetik babesgabetasuna jasotzen dute"

Glovok, janari eta erosketa banaketa enpresak, hainbat millioi euroko isunak pilatu ditu, oraingoan, 57 milioi euroko isuna jarri dio Espainiako Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzak, autonomo faltsuak enplegatzeagatik eta atzerritarren lan irregularragatik. Hala ere, isunek ez dute Glovoko langileen irregulartasun egoera konpondu. Izan ere, Glovok ez dio legeari men egiten, eta horregatik, LABek bide penari ekin zion. Bada, fiskaltzak Bartzelonako prozesuarekin batzea erabaki du.

Gaur hasiko da Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa hastear dago, mahaia eratu dute dagoeneko. Itunaren lehenengo bilera izango dute gaur ADEGI patronak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Sindikatu bakoitzak plataforma bat eratu du, eta batzarrera euren eskaerak eramango dituzte. KPIa bermatzea ezinbestekotzat jotzen dute sindikatu guztiek.

Pentsioak 131,16 euro igoko dira batez beste EAEn; Nafarroan, berriz, 106 euro

Euskal Herri osoari eragiten dioten pentsioen erreformak abian daude, Parisko Gobernuak urtarrilaren 23an ministroen kontseiluan aurkeztu zuen bukaeraraino eraman nahi duen erretreten erreforma egitasmoa, eta horren aurka egiteko protestak egiten ari dira. Hegoaldean, berriz, Madrilgo Gobernuak onartutako % 8,5eko igoeraren ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 131, 36 euro eta Nafarroan 106 igoko dira batez beste.

Espainiako Lan Ikuskaritzak 57 milioi euro baino gehiagoko isuna ezarri dio Glovori

Lan Ikuskaritzak eta Gizarte Segurantzak Madrilen egindako jardueren ondotik etorri dira orain zigorrak. SER katearen arabera, bi irregulartasun mota atzeman dituzte. Batetik, Gizarte Segurantzan alta eman gabeko 7.022 langile hauteman dituzte. Bestetik, 5,2 milioiko isuna jarri diote lan baimenik gabeko pertsona atzerritarrak kontratatzeagatik, 813 pertsona, zehazki.

Espainian guztira 205,3 milioi euroren isunak izan ditu Glovok azken urteetan. Glovok adierazi du helegitea jarriko diela azken bi isun proposamen horiei.

LABek salatu du erakunde publikoek eta enpresek borondate urria dutela prebentzioan sakontzeko

2022ko lan istripuei buruzko txostena aurkeztu du LABek. Iaz 69 pertsona hil ziren Euskal Herrian lanean ari zirela, eta laneko gaixotasunen ondoriozko heriotzak 276 inguru izan direla kalkulatu du sindikatuak. LABek azaldu duenez, heriotzak ekidin zitezkeen oinarrizko prebentzio neurriekin, baina erakunde publikoek eta enpresek borondate urria dutela prebentzioan sakontzeko.

Jaurlaritzaren proposamena ez da nahikoa metalgintzako sindikatuentzat, ostiralean berriro bilduko dira

Bizkaiko metalgintzako lan gatazka bideratzeko, bigarrenez bildu dira FVEM eta CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuak, Jaurlaritza bitartekari dela. Jaurlaritzak alde bakoitzaren eskaerak entzun ondoren, proposamen bat jarri du mahai gainean. Aurrerapausoak egon dira, hala ere, sindikatuen ustez, Jaurlaritzaren eskaintza ez da nahikoa. Hilaren 27an berriro bilduko dira.

Ordainpeko arkuak berraktibatuko dira N-1 eta A-15 errepideetako Gipuzkoako zatian

Markel Olanoren gobernuak argudiatu du bidesarietan jasotakoa beharrezkoa dela lurraldeko errepideak mantentzeko. Bizkaian eta Nafarroan ere ibilgailu astunek autobideak eta bide lasterrak erabiltzeagatik ordaindu beharko dute. Bizkaiko Foru Aldundiak urte hasieran jarri nahi zuen indarrean sistema, baina atzeratu egin du.

2021eko urrian, epaile batzuek diskriminatzailetzat jo zituzten bidesariak, eta Gipuzkoako Aldundiak kobrantza eten behar izan zuen. Hori ikusita, Olanoren gobernuak hirugarren foru-arau bat egin du, aurrekoaren aldean aldaketa batzuk eginez.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image