Txostenaren arabera, Gipuzkoako enpresen gehiengoak 2023. Urtea aurrekoa baino zailagoa izango dela uste dute, baina prest daudela adierazi dute. Enpleguari dagokionez, mantentzea edo igoera apala izatea aurreikusten dute.

Astelehenean bidaltzekoak ziren 20 tanke blindatu, militarrak garraiotzeko erabiltzen dira eta 13 lagun sar daitezke. Baina arazo logistiko batengatik, M-113 ibilgailuen bidalketa astearterako atzeratu du Margarita Roblesen ministerioak. Ordea, ez da egiten duten lehen bidalketa. Azkena irailean egin zuten, eta udaberrian leopard motako beste bi tanke bidaliko dituzte. ‘Gerrari ez’ plataformak salatu du Espainiako Gobernua Ukrainiako gerra elikatzen ari dela. Hainbat eragile sozial eta sindikalek Madrilgo Gobernuari exigitu diote ahalegin egin ditzala berehalako su-etena lortzeko. Era berean, Errusiaren erasoa eta NATOren politika espantsionista gaitzetsi dute.
Hiru sindikatu nagusiek adierazi dute ez dutela “eskubideetan atzerapauso bakar bat ere” ikusten Bizkaiko metalgintzako langileentzat. Akordioa urtebete baino gehiagoko lan-gatazkaren ondoren iritsi da, borroka luze baten emaitza da.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko metalaren 2022-2025 hitzarmenerako egindako proposamenak % 15eko igoera aurreikusten du, KPIren berrikuspen-klausulak, instalazioetako langileentzako subrogazioa eta telefono-lineen eta zuntz optikoaren mantentze-lanak, eta baimen eta lizentzien hasiera lanegunetan, eta jurisprudentziak ezartzen duena baliatzea. Horrez gain, 28.000 eurorainoko hobekuntzak jasotzen ditu istripuagatik ezintasun eta heriotza aseguruetan, LGTBI+ pertsonak jazarpen-protokoloetan sartzea eta norberaren aukerako zortzi ordu, horietatik lau berreskuratu ezin direnak.