Euskal Herria

All Stories

Kartzeletan komunikazio eta lekualdatze oro baliogabetu izana salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Espainiako beste 16 erakunderekin batera Sarek eta Etxerat-ek salatu dute Espainiako espetxeek ia hilabete daramatela blindatuta eta komunikazio eta lekualdatze guztiak bertan behera utzi dituztela. Horrek presoen eta haien ingurukoen eskubideen aurkako benetako erasoa suposatzen duela adierazi dute. Presoen eskubideak orain dela urtebete alarma egoera ezarri zenetik urratzen direla gaineratu dute. Harrezkero, itxiera perimetralak egon dira, bertan behera utzi dituzte familiako komunikazioak eta bisitak mintzalekuan egin behar izan dituzte.

'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala Hamaika Telebistan

Asteburu honetan 'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala emitituko dugu Hamaika Telebistan. Eriz Zapirain errealizatzaileak 2016. urtean egin zuen lanak Euskaldunon Egunkariaren sorrera jorratzen du, hainbat protagonistaren hitzak bilduz.

Asteburu osoan ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan: ostiralean 23:00etan, larunbatean 15:00etan eta igandean 21:00etan. Ez galdu!

Iparra-Hegoa elkarteak ‘Bizi gira...kutxa bira!’ ekimena antolatu du

Iparra-Hegoa ekimen politiko-kulturalak Bizi gira… kutxabira! dinamika jarri du abian. Iruñean aurkitu dute dinamika aste honetan, eta Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko ditu ekimenak. Argentinako Viedma hiriko Euskal Etxean hasiko da martxoaren 20an, eta Euskal Herrira ailegatuko da ondoren; bi hilabetez egongo da bertan. Datorren astelehera arte irekita egongo da izena emateko epea.

Nafarroa gutxienez beste bi astez itxita izango da

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, datorren asteko ostiraletik, hilak 26, neurriak 3. mailara igaroko dira. Javier Remirez bozeramaileak eta Santos Indurain Osasun sailburuakegin dituzte adierazpenak. Nafarroako perimetroa gutxienez bi aste gehiagoz itxiko da, baita gaueko mugikortasuna gaueko hamaikak eta goizeko seiak artean mugatzea ere.
hamaika telebista

Image