Euskal Herria

All Stories

Euskal artzain txakurra trebatzen hasi da EHU COVID-19a atzemateko

Ikerketa hasi du EHUk txakurren usaimenaz baliatuta, COVID-19a atzemateko. Gauzak horrela, berrehun boluntarioren izerdi laginak bilduko dituzte; positibodunen usain molekulak bereizteko. Ez da bilaketa lan erraza izango, baina usaimena trebatuta, eragozpenik ez dela egongo uste dute ikertzaileek.

Irunen euskararen aurka emandako epaia gaitzesteko adierazpen bat izenpetu dute Legebiltzarrean

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko 3. Atalak Irungo udaltzaingoaren zerbitzurako hamabi lanpostuetarako ezarri ziren hizkuntza-eskakizunei buruz emaniko epaiak kezka eta egoneza sortu ditu Legebiltzarrean. Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen Irungo udaltzaingoa izateko euskara jakin beharra, izan ere, uste du profil "diskriminatzaileak" direla euskaraz hitz egiten ez dutenekiko. Hori hala, Legebiltzarrean ordezkaritza duten EH Bildu, ElkarrekinPodemos-IU eta EAJ talde parlamentarioek, bat egin dute EAEko herri erakunde guztiek euskara normalizatzeko egiten ari diren lan eskergarekin.
hamaika telebista

Image