Euskal Herria

All Stories

'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala Hamaika Telebistan

Asteburu honetan 'Gaur irekiko ditu ateak' dokumentala emitituko dugu Hamaika Telebistan. Eriz Zapirain errealizatzaileak 2016. urtean egin zuen lanak Euskaldunon Egunkariaren sorrera jorratzen du, hainbat protagonistaren hitzak bilduz.

Asteburu osoan ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan: ostiralean 23:00etan, larunbatean 15:00etan eta igandean 21:00etan. Ez galdu!

Iparra-Hegoa elkarteak ‘Bizi gira...kutxa bira!’ ekimena antolatu du

Iparra-Hegoa ekimen politiko-kulturalak Bizi gira… kutxabira! dinamika jarri du abian. Iruñean aurkitu dute dinamika aste honetan, eta Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko ditu ekimenak. Argentinako Viedma hiriko Euskal Etxean hasiko da martxoaren 20an, eta Euskal Herrira ailegatuko da ondoren; bi hilabetez egongo da bertan. Datorren astelehera arte irekita egongo da izena emateko epea.

Nafarroa gutxienez beste bi astez itxita izango da

Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, datorren asteko ostiraletik, hilak 26, neurriak 3. mailara igaroko dira. Javier Remirez bozeramaileak eta Santos Indurain Osasun sailburuakegin dituzte adierazpenak. Nafarroako perimetroa gutxienez bi aste gehiagoz itxiko da, baita gaueko mugikortasuna gaueko hamaikak eta goizeko seiak artean mugatzea ere.

Azken egunean 505 positibo berri atzeman dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Azken orduko datuen arabera, 10.234 test diagnostiko egin zituzten atzo eta horietatik 505ek positibo eman dute, beraz positibotasun tasa %4,9koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 67 kutsatze berri atzeman dituzte, Gipuzkoan 149 eta Bizkaikoak dira daturik txarrenak, 284 positibo berri detektatu baitituzte.

Anbulantzietako azpikontratatutako langileek txertoa lehenbailehen jasotzea eskatu dute Bilbon

ELAko ordezkari Mikel Rubiok salatu dutenez, azpikontratatutako anbulantzietako langileek oraindik ez dakite txertoa noiz jasoko duten. Hori horrela, mobilizaziora jo dute. Atzo Donostian egin bezala, gaur Bilbon elkartu dira, eta hilaren 23an, Gasteizen. Testuinguru honetan, azken 24 orduetan 563 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 11.343 test diagnostiko egin ondoren, eta positibotasun tasa ia %5ekoa da.

Epaileek erabaki dute Nafarroako tabernek itxita jarraitu behar dutela

Egoera epidemiologikoari dagokionez gaur publikatutako datuekin metatutako intzidentziak behera egin du 14 egunetan, 100.000 biztanleko, 239,52 gaixo zenbatuz eta semaforoan arrisku maila altura jaitsiz Foru erkidegoa. Gainera aurreko asteko astelehen eta asteazken arteko epearekiko %40 jaitsi da birusaren intzidentzia.

EHUren partaidetza duen proiektu espazial bat Marten lurreratuko da datozen orduetan

Gaur gauean iritsiko da Martera EHUk parte hartutako Mars 2020 misio espaziala, abiatu eta sei hilabete eta erdi igaro direnean. Misioaren elementu nagusia Perseverance izeneko rover edo ibilgailu autonomoa da. Zinezko laborategi mugikor bat da, eta Jezero kraterraren gainazala ikertuko du.
hamaika telebista

Image