Euskal Herria

All Stories

AEKn aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko dinamika jarriko dute abian

AEKn, Bultza euskaltegiak!-Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dute abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Horren baitan, gutun bat helaraziko diete AEKtik Euskal Herriko administrazio nagusiei datozen urteetan euskalduntze mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota. Bestalde, herritarren bultzada nahi dute, aurten ere euskararen lekukoa, euskaltegien aldeko bultzada, kalean egon dadin.

100 urtetik gorako pertsonak txertatzen hasi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Azken 24 orduetan 303 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak, 6.646 test diagnostiko egin ondoren. Kopuru hori aintzat hartuz, positibotasun tasa %4,6koa da. Bestalde, gaur adineko pertsonak txertatzen hasi dira, 100 urtetik gorakoak. Euskal Autonomia Erkidegoan 1.800 pertsona inguru dira adin tarte horretan daudenak.

Kartzeletan komunikazio eta lekualdatze oro baliogabetu izana salatu dute Sarek eta Etxerat-ek

Espainiako beste 16 erakunderekin batera Sarek eta Etxerat-ek salatu dute Espainiako espetxeek ia hilabete daramatela blindatuta eta komunikazio eta lekualdatze guztiak bertan behera utzi dituztela. Horrek presoen eta haien ingurukoen eskubideen aurkako benetako erasoa suposatzen duela adierazi dute. Presoen eskubideak orain dela urtebete alarma egoera ezarri zenetik urratzen direla gaineratu dute. Harrezkero, itxiera perimetralak egon dira, bertan behera utzi dituzte familiako komunikazioak eta bisitak mintzalekuan egin behar izan dituzte.
hamaika telebista

Image