Euskal Herria

All Stories

Azken 24 orduetan 402 positibo berri atzeman dituzte EAEn, eta positibotasun tasa %3,9koa da

Gotzone Sagardui Sailburuak esan du birusak atzera egiten jarraitzen duela, baina beherakada moteltzen ari dela. Gaur gaurkoz, EAEko 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 294koa da. Lurraldeka aztertuz, Araban 78 kutsatu berri detektatu dituzte, Gipuzkoan 103 eta Bizkaian 219. Bestalde, otsailaren 15etik 21era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 68 hildako egon direla.

Koronabirus kasuak igo egin dira Nafarroan, bahetze masiboen ondorioz

Azkeneko 24 orduetan 81 gaixo zenbatu dituzte, bezperan baino 18 gehiago. Asteazkenean bahetze masiboak egin dituzte zenbait eskolatan eta horren ondorioz, koronabirus kasuak igo egin dira. Atzo 3.132 test egin zituztelarik, positibotasun-tasak beherantz egin du, eta %2,6koa da. COVID19 pazienteek ospitaletako oheen %4,73 hartzen dituzte eta ZIU unitateen %16,03, estatuko bataz bestekoaren erdia.

Osakidetza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nagusienen txertaketarekin hasi da

Txertoa jasotzeko, ahal dela, osasun-zentrora bertara joan beharko da. Horretarako, 25 txertaketa-gune inguru identifikatu dituzte, eta kopuru hori beharren arabera handitu ahalko dela adierazi dute. Edonola ere, lurralde bakoitzeko gune bat ezarri da, nagusiak ibilgailuan joan daitezen eta ibilgailutik irten gabe, txertoaren lehen dosia jar dezaten.

Ipar Euskal Herriko ikasleek hilekorako produktuak doan izango dituzte unibertsitateetan

Hurrengo ikasturtetik aurrera, Ipar Euskal Herriko ikasleek hilekorako produktu higienikoak doan izango dituzte unibertsitateetan. Hala iragarri zuen atzo Frederique Vidal Frantziako Goi Irakaskuntza eta Berrikuntza ministroak. Neurri horren bidez, pobrezia menstrualari aurre egitea da asmoa.

Azken egunean 428 positibo berri zenbatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Koronabirusaren bilakaera ikusita nabaria da beheranzko joera. Eguneko atzemandako positiboen kopurua gutxitzen doa pixkanaka. Azken egunean 428 positibo berri atzeman ditu Osakidetzak 9.035 test diagnostiko egin ondoren, eta positibotasun tasa %4,7koa da.
Lurraldeka aztertuz, Bizkaian detektatu dituzte kutsatze berri gehien, zehazki, 265. Araban, aldiz, 57 eta Gipuzkoan 106. Hain zuzen, Gipuzkoako Oñati udalerria da kezka handien sortu duena, izan ere, 1000tik gorako intzidentzia metatua duen herri bakarra da.
hamaika telebista

Image