Skip to main content

Usue Mori, ikerlaria: "Oraingoz, ez dut uste adimen artifizialak gizakia ordezkatuko duenik guztiz"

Elkarrizketa

2025, ira. 24 - 16:09

Usue Mori Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasle eta ikerlaria eta aurtengo Gladys sariaren irabazlea izan da Hamaikan, adimen artifizialaren nondik norakoei buruz hizketan.

Elkarrizketan, Morik adimen artifizialaren arriskuak aipatu ditu, baita lagungarri izan daitekeen alorrak ere, hala nola, medikuntza. Gizatasuna galtzearen beldurraz galdetuta, ikerlariak baieztatu du ez duela uste "oraingoz, adimen artifizialak gizakia ordezkatuko duenik guztiz". Gainera, sektore ezberdinetako pertsonen arteko elkarlana aldarrikatu du adimen artifizialaren onura sozialak ezartzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista