Skip to main content

Unai Urruzuno, gehiegikeria polizialeko hainbat kasuri buruz: “Demostratu denean Ertzaintzak ez duela behar duen bezala jokatu, ez dira behar bezalako neurriak hartu”

Elkarrizketa

2025, ots. 21 - 17:02

Unai Urruzunok, EH Bilduko kideak, Politika Instituzionaleko arduradun postua estreinatu berri du. Hamaika Telebistako aktualitate solasaldian, naziotasunaz, fiskalitateaz, etxebizitzaren egoeraz, eredu polizial berri baten beharraz edota euskararen aurkako azken epaiez mintzo izan da, besteak beste.

Halaber, EH Bilduk pasa den otsailaren 8an Iruñean ospaturiko kongresuan onarturiko ebazpenak defendatu ditu, Espainiako kongresu eta senaturako zein Europar batasuneko hauteskundeetarako kasu. “Zenbait hitzordu elektoraletan, ez dauka inolako zentzurik batzuen artean lehia bat irudikatzeak”, adierazi du Urruzunok.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista