Skip to main content

Karlos Renedo, EH Bildu: "Ados gaude alokairuaren prezioa mugatu beharrarekin? Bada egin dezagun, hemen edo behar den lekuan"

Elkarrizketa

2026, urt. 26 - 10:01

Karlos Renedo Bilboko EH Bilduko zinegotzia izan da Hamaikako platoan, etxebizitzari buruz hizketan. Hiriko argazki orokorra, gune tentsionatu izendatzeak ekarritako aldaketak eta herritarrei etxe baterako sarbidea errazteko neurriak xehetu ditu, alokairuaren prezioa mugatzea, esaterako.

Azken puntu honi dagokionez, honen inguruko legedia garatzeko "borondate politikoa" eta kaleko "presio politikoa" behar dela adierazi du, eskumena norena den eztabaidatzen aritzea baino: "Ados gaude alokairuen prezioa mugatu behar denarekin? Bada, egin dezagun; hemen, edo behar den lekuan".

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista