Josu Reparaz, Nafarroako Ikastolak: "Ikasgelen itxiera erabakia euskararen aurkako erasoa da Nafarroan"
Elkarrizketa
Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko (NIE) zuzendariak Hamaikarekin hitz egiteko tartea hartu du. Pasa den apirilaren 21an lurralde honetako Hezkuntza Departamenduak datorren ikasturterako 14 gela ixteko erabakia hartu zuen itunpeko sarean, horietako sei ikastoletan. Honen arrazoi eta ondorioez mintzatu da Reparaz, baita honen aurrean jasotako babesaz eta hemendik aurrera emango dituzten pausoez ere.
NIEko zuzendariak erabakia "euskararen aurkako erasoa" dela baieztatu du, "euskara eta euskal kultura lantzen dituzten espazioen" itxiera ekarriko bailuke: "Euskarazko irakaskuntzaren bidez, Ikastolak Nafarroan komunitate osoa josten dugunak gara "oraindik ere administrazioa iristen ez den toki askotan". Beraz, erabakiak, Nafarroako Ikastolen sarea "kaltetzeaz" gain, hezkuntza-sistema "osoan" ere eragingo duela ohartarazi du, baita "euskararen biziraupen eta normalizazioan" ere.

















