Jon Garmendia 'Txuria': "Beti egon da Euskal Herrian jendea etxea utzi behar izan duena, batez ere motibazio politikoak eraginda"
Elkarrizketa
2026, Maiatza 21 - 11:05
Jon Garmendia 'Txuria' idazlea izan da Hamaikako platoan. 'Ulhaintsaren negarra' obra aurkeztu berri du, bi hamarkada baino gehiagotan idatzi dituen poemez osaturiko liburua. Esperientzia pertsonaletik abiatuta, etxetik alde egitea, erbestea edota ezkutuan bizitzearen bizipenak landu ditu: "Bidaia emozional konplexuak dira guztiak".
Garmendiak nabarmendu du Euskal Herrian "betidanik egon dela motibazio politikoak eraginda etxea utzi behar izan duen jendea", eta errealitate honi "politikoki eta gizalegez" erantzun behar zaiola azpimarratu du.

















