Izaskun Guarrotxena: "Gazako umeek izango duten etorkizuna salatu nahi dugu, gauzak ez badira benetan aldatzen"
Elkarrizketa
2025, urr. 23 - 13:10
Izaskun Guarrotxena Gure Haurrak Ere Badira plataformako kidea izan da Hamaikarekin hizketan, larunbat honetan, hilaren 25ean, Bilbon egingo duten elkartasun egunaren, arratsalde horretako mobilizazioaren eta taldeak aurrera eramandako ekimenen nondik norakoak azaltzen.
Guarrotxenak egunaren aldarri nagusia Gazako haurrek bizi duten egoeraren "salaketa publikoa" egitea izango dela adierazi du, erail dituzten, umezurtz gelditu diren eta "oso egoera zaurgarrian" dauden haien egunerokoa deitoratuz. "Gureak direla ere esan nahi dugu eta, hezkuntza komunitate guztiarekin batera, ahal dugun guztia egingo dugu gure elkartasuna beliabideekin ere helarazteko", baieztatu du.

