Itxaso Paya: "Kultur sistema eraldatzeko eta unibertsaltasunak mugiarazteko gakoak atera nahi ditugu"
Elkarrizketa
2025, urr. 02 - 13:10
Itxaso Paya sortzailea izan da eguneko elkarrizketatua eta Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketaren (BEST) laugarren edizioaren nondik norakoei buruz mintzatu da.
Jaialdiaren muina datorren larunbatean, hilaren 4an, gauzatuko da. Glotofeminismoaren ikuspuntua jorratuko dute, hau da, sormenean feminismoaren eta hizkuntzaren intersekzionalitateaz hausnartuko dute. Zentzu horretan, "kultur sistemak eraldatzea" ahalbidetuko luketen "gakoak" atera nahi dituztela adierazi du, baita "unibertsaltasunak mugiaraztea" posible egingo luketenak ere.

