Skip to main content

Irati Abio, Errigora: "Herri justuagoa nahi dugu guztiontzat: nekazarientzat, ekoizleentzat, kontsumitzaileentzat"

Elkarrizketa

2026, mar. 18 - 13:03

Irati Abio Errigora ekimeneko kidea izan da Hamaikako platoan. 'Eskutik Eskura' udaberriko kanpainari buruz aritu da hizketan, baita Errigoraren helburuez, lan ildoez eta ibilbideaz ere.

Otsailaren 26an abiatu zuten 'Eskutik Eksura' eta martxoaren 18 honetan da bertan parte hartzeko azken eguna. Kanpaina honekin herritarren kontsumo ohiturak alda ditzaketela uste dutela baieztatu du Abiok, eta horren bitartez "mundu justuagoa" lortzen eragin dezaketela, bai"nekazarientzat", bai "ekoizleentzat", baita "kontsumitzaileentzat" ere. "Gure neurrirako herria eraiki ahal dugula uste dugu", plazaratu du Abiok.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista