Skip to main content

Idurre Eskisabel, Kontseilua: "Zer behar du euskarak? Hizkuntza politiketan jauzia"

Elkarrizketa

2025, ira. 29 - 17:09

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia izan da Hamaikan, euskararen egungo egoerari eta Kontseilutik, Batuz Aldatu ekintzaren baitan, pasa den ostiralean aurkezturiko itun sozipolitiko berri baten proposamenari buruz hizketan.

Euskarak "jauzia" behar duela aipatu du Eskisabelek eta jauzi horrek irudikatzen duena dela "esatea etorkizunean gure jomuga dela benetan euskalduna izango den gizarte bat". Eta hori egikaritzeko, politka publikoen garrantzia aldarrikatu du Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista