Skip to main content

Iñigo Otxoa, Sortzen: "Gaurko publikotasuna ez da gurea; Euskal Eskola Publikoa nahi genuke, euskara eta murgiltze sistema ardatz"

Elkarrizketa

2026, api. 30 - 15:04

Iñigo Otxoa Sortzen Elkarteko koordinatzailea izan da Hamaikarekin hizketan. Nafarroako Euskal Eskola Publikoaren aldeko erakundeko kideak datorren maiatzaren 17an Iruñeko Takonera parkean egingo duten Sortzen Jaiaren nondik norakoak kontatu ditu eta euskarak lurraldeko hezkuntza publikoan bizi duen egoeraz ere mintzatu da.

Azken honi dagokionez, egungo eredu publikoaren alde ez daudela adierazi du. "Euskal Eskola Publikoa nahi genuke", azpimarratu du Otxoak, Euskal Herria kontuan hartu eta euskara eta murgiltze-sistema "ardatz" izango dituena.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista