Skip to main content

Garazi Etxebarria, Oporrak Bakean: "Umeek badakite nondik datozen eta zergatik bizi diren errefuxiatu kanpamentu batean"

Elkarrizketa

2025, ots. 18 - 17:02

Oporrak Bakean ekimenak 2009az geroztik darama martxan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Garazi Etxebarria elkarteko kideak, urtero, Algerian, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuan bizi diren haur sahararrak EAEra uda pasatzera ekartzen dituztela kontatu dio Hamaika Telebistari.

Bi hilabetetan zehar, zortzi eta hamabi urte bitarteko txikiek, mediku frogak pasa eta behar bezalako elikadura jaso ez ezik, hondartzara joan eta lasai jolasten aritzeko aukera dute, besteak beste. Aurten, hasi berri duten kanpainari esker, 200 harrera familia baina gehiagok parte hartzea espero dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista