Beatriz Churruca, Dantzaldia: "Jendea zubiak zeharkatzera gonbidatu nahi dugu"
Elkarrizketa
2025, ira. 25 - 17:09
Beatriz Churruca Dantzaldia Nazioarteko Dantza Jaialdiko zuzendaritza taldeko kidea izan da eguneko elkarrizketatua eta jaialdiaren aurtengo edizioaren inguruan aritu da hizketan Hamaikako platoan.
XXVI. edizioa da aurtengoa eta 12 ikuskizunez gozatu ahal izango da bi hilabetez luzatuko den egitarauaren baitan; irailaren 25ean hasi eta abenduaren 4an amaituko da aurtengoa. Churrucaren esanetan, zubi ezberdinak zeharkatzeko gonbita luzatzea da aurtengo jaialdiaren helburua, bai publiko eta emanaldien eta baita belaunaldi ezberdinetako emakume sortzaileen artean ere.