Ane Elordi: "Korrikan parte hartzea kontzientziazio ariketa da: euskaraz bizi nahi dut, aldarrikapen hori egingo dut"
Elkarrizketa
Ane Elordi Korrikako koordinatzailea eta Lurdes Etxezarreta AEKren Nazio Kontseiluko kidea izan dira Hamaikako platoan, 24. edizioaren atarian euskararen aldeko ekimen erraldoi honen nondik norakoak kontatzen, baita euskal hizkuntzaren egungo egoeraren inguruko irakurketa plazaratzen ere.
Korrikan parte hartzea "kontzientziazio ariketa" dela adierazi du Elordik, norberak "euskaraz bizi nahi dut, aldarrikapen hori egingo dut" plazaratzeko eta "konpromiso hori jendartearekin partekatzeko" aukera ematen duena. Gainera, Korrikan izateko modu ugari daudela azpimarratu du, ez soilik arineketan egitea; " espaloietik txalo egiten dagoen jendea eta babesa adierazten digun jendea ere behar dugu". Beraz, gonbita luzatu nahi izan dute, 24. Korrika "ahalik eta jendetsuena izan dadin".

