Amaiur Egurrola: "Ez dut uste gazteok politikarekiko desinteresa dugunik, bestelako molde batzuk ditugula baizik"
Elkarrizketa
2025, api. 08 - 14:04
Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramailea izan da Hamaika Telebistako Aktualitate Solasaldian, apirilaren 17 eta 20 bitarte Berriozarren ospatuko den Gazte Topaguneari buruzko nondik norakoak azaltzen.
Aurtengo ekimenaren leloa 'Gazteon Eskutik Independentziara!' izango da. Bide horretan, Egurrolak gazteriak politikarekiko duen interesaren aldarria egin du; jazotzen dena ez dela desafekzio kontua, molde ezberdinak izatearena baizik. Izan ere, atxikimendu edo interes hori izango ez balitz, ezinezkoa litzateke, Ernaiko bozeramailearen ustetan, Korrika, greba feminista edo beste hainbat ekimenen arrakasta ulertzea.