Uxue Kerejeta, musikaria: "Barru-barrutik idatzitako bederatzi kantu daude diskoan"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 05 - 14:12
Uxue Kerejeta musikaria lehen aldiz ari da bere sorkuntza lan bat aurkezten Durangoko Azokan. 'Amaiera' izenpean kaleratu du bere lehen diskoa, eta pop doinuak landu ditu bertan. "Barru-barrutik" idatzitako bederatzi kantu argitaratu ditu. Bizi osoa eman du musikari lotuta, eta duela bi urte ekin zion bere bakarkako bideari.