Olatz Zugasti: "Atenporalitatea eman nahi diogu kantu bakoitzari"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 05 - 15:12
Kantaita Enea ekoiztetxearen txokoan izan gara Olatz Zugastirekin. Bertan, ekoiztetxe horrekin urte hauetan argitaratutako diskoak aurki daitezke, Zugastiren esanetan, kantu bakoitza sortzen baitute urte luzez iraun dezan.
Bere diskoaz gain, Benito Lertxundik Gernikan eskaini zuen azken kontzertua ere topa daiteke: "Niretzat oso garrantzitsua zen Benitok zuzeneko bat uztea; beti izan da zuzeneko artista bat", adierazi du Zugastik.