Maider Cigarroa: "Popagoa da bigarren diskoa, eta gitarra gehiago ere bada"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 06 - 10:12
Maider Cigarroa bere musika bideko bigarren lana aurkezten ari da Durangoko Azokan: 'Argazkian irria'. Bi urtetan bi sorkuntza lan argitaratu ditu: "Nahi ditut sorkuntzak kateatu eta sorkuntzak egin", dio. Azaldu du popagoa dela bigarren diskoa eta gitarra gehiago ere badagoela.
Bigarren disko hau zuzenean aurkezteko gogoz dago orain, eta ondoan izango du bandaz gain, Seaskako guraso talde bat ere: "Erakutsi nahi dugu zer egiten ahal dugun, ze ez da bakarrik musika, kontzertu bat ikusgarri bat da".