Maialen Ibarra: "Azken urtean estudioan egindako lana igartzen da diskoan"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 06 - 14:12
Maialen Ibarra 'Hamasei segundu' bere lan berria aurkezten ari da Durangoko Azokan. Estudioko bigarren lana da honakoa: "Lan luzeagoa da, potoloagoa. Lan handia egin dugu eta oso pozik gaude dagoeneko kalean dagoelako".
Kantu gehienak pop rock doinukoak badira ere, nabarmendu du denetik dagoela diskoan: "11 kanta daude, Kirmen Uriberekin egindako sarrera bat eta kolaborazioak ere bai". Nabarmendu du azken urtean bere soinua bilatzen aritu direla estudioan eta igartzen dela lan hori diskoan: "Polita eta gustuko dudan soinua lortu dugu eta oso eroso sentitzen naiz soinu horretan. Nabaritzen da egindako lana diskoan".