Lide Hernando, Bele: "Bigarren diskoa argitsuagoa, alaiagoa eta dantzagarriagoa da"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 06 - 13:12
Bele egitasmoa 'Muturrez zerura' lan berria aurkezten ari da Durangoko Azokan, iraupen luzeko bere bigarren diskoa. Fermin Muguruzarekin egindako birak sorkuntzarako denbora kendu dion arren, inspirazio iturri handia izan dela dio: "Inspirazio handia eman dit jende eta leku berria ezagutzeak, Ferminekin berarekin izandako harremanak..."
Hernandoren esanetan, bigarren lan horrek "esentzia" mantendu du, baina "argitsuagoa, alaiagoa eta dantzagarriagoa" dela adierazi du: "Funkera jo dugu gehiago, 70-80. hamarkadako soinuetara, ekoizpen berriago batekin".

