Skip to main content

Joxemari Azpitarte, Latzen: "Argi genuen material berriarekin itzuliko ginela"

Musika

Koldo Otamendi

2025, abe. 06 - 15:12

Latzen taldeak hemazortzi urte zeramatzan zuzenean jo gabe, eta azken Hatortxu Rockerako elkartu ondoren, 'Denboraren orbainak' disko berriarekin itzuli da Durangoko Azokara: "Berriz hastea erabaki genuenean, argi genuen material berriarekin itzuliko ginela eta horretan aritu gara azken hilabeteetan", adierazi du Joxemari Azpitartek. 

Yerko Ortiz izan da taldearen nobedadeetako bat eta nabarmendu du urte "intentsoa baina polita" izan dela. "Material zaharra, berria eta taldea engranatzen aritu gara urte honetan". Gustura gelditu dira emaitzarekin, eta Latzenen "betiko xarmaz" gain, entzuleak gauza ezberdinak topatuko dituela dio. 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista