Jon Basaguren, Izaki Gardenak: "Bi zati ezberdin dituen LP bat egin dugu"
Musika
Koldo Otamendi
2025, abe. 06 - 10:12
Izaki Gardenak taldea lan berezi bat aurkezten ari da Durangoko Azokan: 'Sitsak'. Bi zati ezberdin dituela azaldu du Basagurenek: "Bata, EP bat berria izango genuke A aldean, lau kantu berrirekin. Eta B aldean aprobetxatu dugu diskoetatik kanpo argitaratu ditugun bitxikeriak-eta biltzeko eta txukun argitaratzeko".
"Gustura" ari dira kontzertuak jotzen eta aitortu du kantu horiek "bizi berri bat" eman diela eszenatoki gainean jarraitzeko.