Skip to main content

Asier Zugadi, ZUGA: "Apur bat minimalista da aurkeztu dudan diskoa"

Musika

Koldo Otamendi

2025, abe. 06 - 13:12

Aurretik beste hainbat musika egitasmotan aritu ondoren, bakarkako lehen diskoa aurkeztu du ZUGA musika egitasmoak Durangoko Azokan. Bi zati ditu diskoak: "Kantu batzuk oso poperoak dira, eta beste batzuk baladak, gitarra soilez egindakoak, ahalik eta sinpleen grabatuta, eta beste batzuk produkzio gutxirekin. Apur bat minimalista da diskoa zentzu horretan".

Gustura ari da kontzertuak jotzen eta bere lana jendaurrean aurkezten, eta Iparragirre Rock elkarteak emandako laguntza nabarmendu du: "Gozamena da gure pasioa era kolektiboan aurrera eraman ahal izatea". 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista