Skip to main content

Hizkuntza politika "ausartak" galdegin ditu EHEk Durangon egindako manifestazioan

Durangoko Azoka 2025

Maite de Felipe Suso

2025, abe. 06 - 15:12

EHEk deituta, manifestazio jendetsua izan da Durangon, 'Euskaraz bizitzeko, euskararen errepublika' lelopean. Hainbat herritarrek egin dute bat deialdiarekin, eta bidean, "Euskaraz bizitzeko, independentzia", "Comisiones, UGT, euskararen etsai" leloak oihukatu dituzte, besteak beste.

"Independentzia aldarrikatzeko eta eraikitzeko" deia egin du EHEk, ezinbestekotzat jotzen dutelako hori euskara normalizatzeko eta biziberritzeko: "Oldarraldi politiko-judizialarekin ikusi dugunez, lortutako eskubide asko atzera bota dizkigute; egungo legediek zirrikitu ugari dituzte eta ez dira nahikoa euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko", nabarmendu dute. 

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista