Hamaikak standa jarri du lehen aldiz Durangoko Azokan
Durangoko Azoka 2025
Xabi Ealo
2025, abe. 05 - 12:12
Landako Guneko Barrenkale 027an zenbakian izango du standa Hamaikak datozen lau egunetan. Hamaikari buruzko informazioa eskuratzeko, kontsultak egiteko edota ekarpenak egiteko aukera izango da bertan.
Hain zuzen, ekarpena egiten dutenek Hamaikaren lanaren erakusleiho den aldizkaria eta Asisko Urmenetak diseinatutako totebaga eta kantinplora eskuratzeko aukera izango dute. Nekaturrekin batera bi egonaldi ederren zozketa ere martxan izango da.
Gerturatu eta ezagutu Hamaika!

