Skip to main content

Lege oharra eta erabilera baldintzak

Non Garen

www.hamaika.eus Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea SAk sustatutako egitasmoa da. Honako enpresa hauek hartzen dute parte bere edukien sorreran, argitalpenean, edizioan eta kudeaketan:

·         Hamaika Telebista: HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA SA.

IFZ: A95434619

Iruña, 1 bis. 5. Solairua. 14-15.

48014 Bilbo.

·         Hamaika Bilbo Telebista: BILBO HANDIA IKUSENTZUNEZKOAK SA

IFZ: A95463865

Iruña, 1 bis. 5. Solairua. 14-15.

48014 Bilbo.

·         Hamaika Donostia Telebista: DONOSTIALDEA IKUSENTZUNEZKOAK SA

IFZ: A20934485

Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek.–PIA Eraikina

2.Solairua; 221 Bulegoa

20018 Donostia.

·         Hamaika Iruñea Telebista: NAFAR IKUSENTZUNEZKOAK SA.

IFZ: A01418565

Marcelo Celayeta hiribidea 75

U3 - 9.bulegoa

31014 Iruñea.

·         Hamaika Fundazioa

IFK: G20984357

Gudarien Hiribidea, z/g

20140 Andoain Gipuzkoa, España

 

HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA, S.A., denez www.hamaika.eus webgunearen argitaratzaile diren enpresa hauen enpresa matrizea, hemen titularrari buruzko informazio orokorra:

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu:

HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA, SA. (aurrerantzean, Hamaika), jakinarazpenerako Donostian (20018) Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek.–PIA Eraikina, 2.Solairua; 221 bulegoan du helbidea eta Bizkaiako Merkataritza Erroldan dago izena emanik (Orria BI-47291, Tomoa 4725, folioa 206), IFK A95434619.

 

Harremanetarako

943 591090 telefonora deitu edo idatzi idazkaritza@hamaika.eus helbidera.

 

Jabetza eskubideak

HAMAIKAk ditu webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia. Era berean, HAMAIKArenak dira webgunearen bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak...). Horrenbestez, horiek guztiek jabetza industrialari eta intelektualari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako babesa jasotzen dute. HAMAIKArena da webguneko diseinuaren, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien edo logotipoen, frameen, bannerren, softwarearen eta bere kodeen, letra tipoaren, objektuaren eta abarren titular bakarra eta berak du horiek guztiak ustiatzeko eskubidea.

Erabiltzailea webgunera sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi HAMAIKAk eskubide horiei osotasunean edota partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik edota inolako lagapenik egin duenik. Erabiltzaileek erabilera pribatua eman diezaiekete webguneari eta bertako edukiei, baina inoiz ere ezingo dute horien erabilpen komertzialik egin, elementuak aldatu, erabilpen pribatutik harago erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu.

Horiek horrela, ez dago baimenduta egile eskubideen copyright oharra ezabatzea, saihestea edota aldatzea, ez eta HAMAIKAk dituen eskubideak identifikatzen dituen beste edozer elementu ere. Debekatuta dago, halaber, babeserako bitarteko teknikoak, hatz marka digitalak edota edukietan informaziorako edo/eta identifikaziorako egon daitekeen beste edozer mekanismo ezabatzea, saihestea edo aldatzea.

Webgunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, edota eskuratutako informazioaz baliatuz produktu edo zerbitzu berririk sortu, baldin eta HAMAIKAren edo dagokien eskubideen titularraren idatzizko baimen espresik ez badu. Erabiltzaileak erabilpen pertsonala emateko bakarrik egin ditzake bistaratzea eta karga; ezin izango du hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat egin.

Izan ere, hainbat eduki hirugarrenak izango dira eta eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe

 

Webgunea gaizki erabiltzeagatik erantzukizuna salbuespena

HAMAIKA ez da inoiz ere lege oharra ez irakurtzeagatik edota bertako baldintzetan ezarritako obligazio espezifikoak ez betetzeagatik zuzenean edota zeharka sortutako kalte-galeren erantzule izango.

Erabiltzaileak dira webguneko edukiak eta zerbitzuak identifikatzeko eta haietan sartzeko kodeen erantzule bakarrak. Identifikazioa kode ezkutu edo pasahitzak eta erabiltzailearen izenak osatzen dute.

Horiek horrela, HAMAIKA ez da aipatutako sarrera kodeak modu ezegokian erabiltzearen erantzule izango, ez eta erabiltzaileek gaizki erabiltzeak, galtzeak edota ahazteak edota baimenik ez duten hirugarrenek bidegabeki erabiltzeak eragindako kalteen erantzule izango.

Erabiltzaileak webguneko eduki eta zerbitzuen (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan) erabilera egokia egiteko eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan erabiliko ez dituelako konpromisoa hartzen du; inola ere HAMAIKA ez da erantzule izango.

Edonola, erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, HAMAIKAk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako Epaile eta Tribunalen eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.

 

Webgunearen funtzionamenduagatik erantzukizuna salbuespena

HAMAIKAk ez du bermatzen webguneko edukiak uneoro erabat eguneratuta, zehaztuta edo/eta eskuragarri egongo direnik. Hala ere, dituen aukeren barruan eta teknologiak ahalbideratzen duen neurrian, beharrezko neurri guztiak hartu ditu webguneak etenik gabe funtziona dezan eta birusak zein gainontzeko osagai kaltegarriak izatea eta hedatzea galarazteko.

Webgunearen bitartez ematen duen zerbitzua bertan behera gera daiteke hainbat zergatiren ondorioz. Kasu horietan, HAMAIKAk ez du inolaz ere etenaldi horrek erabiltzaileei edota beren ekipoei eragin diezazkiekeen kalteen ardura hartuko. Era berean, HAMAIKAk ez du inolako ardurarik izango bere zerbitzuetakoren bat etetearen ondorioz datuak, informazioa edota fitxategiak galtzeagatik; horrenbestez, uko egiten dio horietatik eratorriko edozer kalte-galeraren ardura hartzeari. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu zerbitzua erabiltzeak sor ditzakeen arrisku guztiak, baita HAMAIKAk ez duela inolako ardurarik hartuko zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezak, sartzeko akatsek, segurtasun sistemen urraketek, edota erabiltzailearen beharrak edo aurreikuspenak ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galeren gainean.

HAMAIKA ez da hirugarrenek webgunearen bitartez emandako zerbitzuek izan ditzaketen akatsen edo gabezien erantzule. HAMAIKAk webgunean zerbitzuak emateko edota iragartzeko aukera eman diezaieke hirugarren erakundeei, baina ez da zerbitzu horiek erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko arduraduna izango; horrenbestez, HAMAIKA ezin izango da horien erantzuletzat hartu.

HAMAIKAk bere webgunean, aurrez abisurik gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma alda dezake nahi duenean.

 

Webgunetik eskura daitezkeen web orrietako edukiengatik erantzukizuna salbuespena.

HAMAIKAk ez du bermatzen bere sarean edota erabiltzaileak bere webgunetik eskura ditzakeen sareetan dauden datuen, programen, informazioen edota iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidagarritasuna edota moralitatea, haien jatorria edozer izanda ere, bere borondatetik edo/eta kontroletik kanpo badaude. HAMAIKAren webguneak HAMAIKAk kudeatzen ez dituen beste atari batzuetara jotzeko loturak edo estekak izanez gero, HAMAIKAk adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haien edukien edota pribatutasun politiken arduradun.

Ezin izango da beste edozer ataritik webgunera loturarik edo estekarik ezarri, HAMAIKAk aldez aurretik horretarako baimen espresik ematen ez badu.

  • Created on .

Cookie politika

Webgune honetan hirugarrenen eta geure cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio-esperientzia hobea izan dezazun, gizarte-sareetan edukia partekatzeko aukera eduki dezazun eta erabiltzaileei buruzko estatistikak jasotzeko.

Zure nabigatzailea konfiguratuz, cookie-en deskarga ekidin dezakezu, cookie-ak zure gailuan ez gordetzeko.

Webgune honen jabe gisa, komunikatzen dizut ez dugula cookie-etatik datorren informazio pertsonalik erabiltzen; bisitei buruzko estatistika orokorrak soilik egiten ditugu, inolako informazio pertsonalik barne hartu gabe.

Oso garrantzitsua da cookie-politika hau irakurtzea eta ulertzea nabigatzeko behar diren cookie-ak bakarrik gordeko direla zure gailuan. Gainerako cookie-ak berariaz baimentzen baduzu bakarrik instalatuko dira.

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluak ezarritakoaren arabera, nabigatzen jarraitzen baduzu, mekanismo horiek baliatzeko baimena emango duzu.

 

Erakunde arduraduna

Zure datu pertsonalen bilketaren, prozesamenduaren eta erabileraren arduraduna den erakundea, Datu Pertsonalak Babesteko Legean ezarritakoari dagokionez, https://www.hamaika.eus web-orria da. Haren jabea HAMAIKA TALDEA da, eta harremanetarako haren helbide elektronikoa, berriz, idazkaritza@hamaika.eus.

 

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak dira zerbitzari batek Interneteko erregistro-informazio estandarra eta webgune bateko bisitarien portaerari buruzko informazioa biltzeko erabiltzailearen nabigatzailean uzten duen datu-multzoa. Hau da, ordenagailuaren disko gogorrean gordeta geratzen diren eta erabiltzailea webgunera berriz konektatzen denean identifikatzeko balio duten testu-fitxategi txikiak dira. Haien helburua erabiltzailearen bisita erregistratzea eta informazioa gordetzea da. Maiz erabiltzen dira webgunean, haiei esker orriak efizienteagoak direlako, pertsonalizazio handiagoa lortzen dutelako eta erabiltzailearen portaerari buruzko analisi hobea egiten dutelako.

 

Zer cookie-mota daude?

Gure webgunean erabilitako cookie-ak saiokoak eta hirugarrenenak dira. Hizkuntzari, erabilitako nabigatzaile-motari eta erabiltzaileak aurredefinitutako beste ezaugarri orokor batzuei buruzko informazioa gordetzea eta atzitzea ahalbidetzen digute, baita erabiltzailearen jardueraren jarraipena eta analisia egitea ere, hobekuntzak sartzeko eta gure zerbitzuak modu efiziente eta pertsonalizatuagoan emateko asmoz.

Cookie-ak, iraupenaren arabera, saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke, alegia: batzuk erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean iraungitzen dira, eta beste batzuk, aldiz, balio duten helburua (adibidez, erabiltzailea HAMAIKA TALDEAREN zerbitzuetan identifikatuta mantentzekoa) betetzen denean edo eskuz ezabatzen direnean iraungitzen dira.

 

Gainera, helburuaren arabera, cookie-ak honela sailka daitezke:

 

IZENA

MOTA

IRAUNGIPENA

     HELBURUA

KLASEA

 

Errendimenduko cookie-ak

Mota honetako cookie-ek zerbitzuetan dauden tresnetarako dituzun hobespenak gordetzen dituzte; beraz, ez duzu zerbitzua berriz konfiguratu behar webgunea bisitatzen duzun bakoitzean. Esate baterako, honako hauek dira mota honetakoak: bideo- edo soinu-erreproduzigailuen bolumen-ezarpenak; zure nabigatzailearekin bateragarriak diren bideo-transmisioko abiadurak; e-commerce zerbitzuetan (hala nola dendetan) «erosketa-organ» gordetako objektuak.

 

Geolokalizazioko cookie-ak

Cookie hauek zerbitzu bat eskatzen duzunean zer herrialdetan zauden jakiteko erabiltzen dira. Cookie hauek guztiz anonimoak dira eta edukia zure kokapenera zuzentzen laguntzeko baino ez dira erabiltzen.

 

Erregistroko cookie-ak

Erregistroko cookie-ak erabiltzaileak izena eman duenean edo ondoren saioa hasi duenean sortzen dira eta hura zerbitzuetan identifikatzeko erabiltzen dira, helburu hauekin:

Erabiltzailea identifikatuta mantentzea, zerbitzu bat, nabigatzailea edo ordenagailua ixten badu eta beste une edo beste egun batean zerbitzuan berriz sartzen bada identifikatuta jarrai dezan; horrela, nabigazioa errazten da, ez duelako bere burua berriz identifikatu behar. Erabiltzaileak funtzionaltasun hori ezaba dezake, [itxi saioa] funtzionaltasuna sakatuz. Hori eginez gero, cookie-a ezabatuko da eta, zerbitzuan sartzen den hurrengoan, erabiltzaileak saioa hasi beharko du identifikatuta egoteko.

Erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk atzitzeko (adibidez, lehiaketa batean parte hartzeko) baimena daukan egiaztatzea.

Gainera, zerbitzu batzuek gizarte-sareekiko konektoreak erabil ditzakete, adibidez Facebook edo Twitter sareekin konektatzeko. Erabiltzaileak zerbitzu batean gizarte-sare baten sinestamenduekin izena ematen duenean, gizarte-sareari baimena ematen dio haren nortasunaz gogoratuko den eta iraungi arte zerbitzuetarako sarbidea bermatuko dion cookie iraunkor bat gordetzeko. Erabiltzaileak cookie hori ezabatu, eta zerbitzuetarako gizarte-sareen bidezko sarbidea erreboka dezake, zehaztutako gizarte-sarean bere hobespenak eguneratuz.

 

Cookie analitikoak

Erabiltzaile batek zerbitzu bat bisitatzen duen bakoitzean, kanpo-hornitzaile baten tresna batek cookie analitiko bat sortzen du erabiltzailearen ordenagailuan. Cookie hori bisitan bakarrik sortzen da eta, hurrengo bisitetan, bisitaria modu anonimoan identifikatzeko balioko die HAMAIKA TALDEAREN zerbitzuei. Hauek dira lortu nahi diren helburuak:

Cookie-aren bidez nabigatzen ari diren erabiltzaileak modu anonimoan identifikatzea (nabigatzaileak eta gailuak identifikatzen ditu, ez pertsonak) eta, beraz, bisitarien kopurua eta denbora-joera gutxi gorabehera kontabilizatzea.

Gehien bisitatutako edukiak, hots, erabiltzaileentzat erakargarrienak direnak, modu anonimoan identifikatzea. Sartzen ari den erabiltzailea berria den edo bisita errepikatzen ari den jakitea.

Garrantzitsua: erabiltzaileak HAMAIKA TALDEAREN zerbitzu batean izena ematea erabaki ezean, cookie-a ez da erabiltzailea identifikatzeko balio dezakeen ezein datu pertsonali lotuta egongo. Cookie horiek webguneko erabiltzaileen esperientzia optimizatzeko balio duten estatistikak egiteko bakarrik erabiliko dira.

 

Publizitateko cookie-ak

Mota honetako cookie-ek erabiltzaile anonimo bakoitzari HAMAIKA TALDEAREN zerbitzuetan erakusten zaizkion iragarkiei buruzko informazioa zabaltzea ahalbidetzen dute. Besteak beste, publizitate-posizioen bistaratzearen iraupena edo maiztasuna, haiekiko elkarrekintza eta erabiltzailearen nabigazio- zein portaera-ereduak gordetzen dira, publizitate-intereseko profil bat eratzen laguntzen dutelako. Horrela, erabiltzailearen interesekin bat datorren publizitatea eskaintzea ahalbidetzen dute.

 

Hirugarrenen publizitateko cookie-ak

HAMAIKA TALDEAREN webguneek haren zerbitzuetan kudeatutako publizitateaz gain, HAMAIKA TALDEAREN webguneek hirugarrenen bidez (Ad-Serveren bidez) iragarkiak eskaintzeko aukera ematen diete beren iragarleei. Horrela, hirugarrenek HAMAIKA TALDEAREN zerbitzuetatik bidalitako cookie-ak bil ditzakete erabiltzaileen nabigatzaileetatik, baita cookie-otan gordetzen diren datuak atzitu ere.

 

Nola desgaitu ditzaket cookie-ak nire nabigatzailean?

Nabigatzaileak erabiltzaileari cookie-en bilketaz ohartarazteko eta, nahi izanez gero, ekipamenduan instalatzea ekiditeko konfigura daitezke. Era berean, erabiltzaileak bere nabigatzailean azter dezake zer cookie dituen instalatuta eta zein den haien iraungipen-epea. Cookie-ak ezabatzeko aukera ere badauka.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak:

 

 

  • Internet Explore-n cookie-ak administratzeari buruzko informazio gehiago:

http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/cookies-frequently-asked- questions

 

  • Mozilla Firefox-en cookie-ak administratzeari buruzko informazio gehiago:

http://windows.microsoft.com/es-es/windows-vista/cookies-frequently-asked- questions 

 

 

 

  • Google Analytics-ek zuri jarraitzeari uztea nahi baduzu:

 http://tools.google.com/dlpage/gaoptout 

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honek https://www.hamaika.eus Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen du. Identifikazio-ondorioetarako, honako erakunde hauek dira arduradunak:

 

  • Hamaika Telebista: HAMAIKA TELEBISTA HEDATZEKO TALDEA SA

         IFK: A95434619

        Helbidea: Iruña, 1 bis. 5. solairua. 14-15, 48014 Bilbo (Bizkaia)

 

  • Hamaika Bilbo Telebista: BILBO HANDIA IKUSENTZUNEZKOAK SA

        IFK: A95463865

        Helbidea: Iruña, 1 bis. 5. solairua. 14-15, 48014 Bilbo (Bizkaia)

 

  •        Hamaika Donostia Telebista: DONOSTIALDEA IKUSENTZUNEZKOAK SA

       IFK: A20934485

      Helbidea: Juan Fermín Gilisagasti, 2. Zuatzu Parke Tek., PIA Eraikina, 2. solairua, 221 bulegoa, 20018 Donostia (Gipuzkoa)

 

  • Hamaika Iruñea Telebista: NAFAR IKUSENTZUNEZKOAK SA

         IFK: A01418565

        Helbidea: Marcelo Celayeta hiribidea 75, U3, 9. bulegoa, 31014 Iruñea (Nafarroa)

 

  • Hamaika Fundazioa

         IFK: G20984357

        Helbidea: Gudarien hiribidea, z.g., 20140 Andoain (Gipuzkoa)

 

Helburua: zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

2016ko apirilaren 27ko DBEOan eta 3/2018 LOan xedatutakoaren ondorioetarako, helburu hauetarako tratatuko ditugu bildutako datuak:

  • Zurekin harremanetan jartzea, hala eskatzen badiguzu.
  • Webguneko zure nabigazioa kudeatzea, hala badagokio.
  • Gure newsletteren bidez gure produktu eta zerbitzuei buruzko komunikazio komertzialak bidaltzea.
  • «Egin zure ekarpena» ataleko inprimakiaren bidez interesa agertu duten bazkideen ekarpen ekonomikoak izapidetzea.
  • «Lan poltsa» atalean eskaintzen diren hautaketa-prozesuetarako interesdunen bitartez heltzen zaizkigun curriculumak izapidetzea.
  • Arduradunak egindako zozketetan interesatuta dauden erabiltzaileen partaidetza kudeatzea.

Horretarako, erabiltzaileak erregistro-inprimaki bat edukiko du eskura, eta, hori beteta, interesduna webgunean eskainitako zerbitzu jakin batzuk atzitzeko eta eskuratzeko legitimatuta egongo da.

Hala ere, erabiltzaileari jakinarazten zaio harremanetarako inprimaki orotan azalduko zaiola nola erabiliko diren eskuratutako datuak. Beste helburu baterako erabiltzen badira, baimena aldez aurretik eta berariaz eskuratuko da.

Interesdunaren baimena beste gai batzuk ere hizpide dituen idatzizko adierazpen baten testuinguruan ematen bada, baimen-eskaera beste gaietatik argi eta garbi bereizteko moduan aurkeztuko da, ulergarritasuna eta sarbide erraza bermatuz eta hizkera argia eta sinplea erabiliz, 2016ko apirilaren 27ko DBEOaren 7.2 artikuluarekin bat etorriz.

 

Legitimazioa: zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Hauek izango dira zure datuen tratamendurako legezko oinarriak:

  • Interesdunak bere datuen tratamendurako emandako baimena, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) artikuluaren arabera.
  • Interesduna alderdi den kontratu bat exekutatu beharra edo interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatu beharra, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikuluaren arabera.

 

Hartzaileak: nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?

Datu pertsonalak ez dira lagako legez ezarritako betebeharrak betetzeko edo tratamendu honekin lotutako zerbitzuei euskarri emateko beharrezkoa izan ezean.

 

Kontserbazioa: zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Zure datu pertsonalak gutxienez 5 urtez gordeko ditugu bezeroa bazara eta araudian ezarritako legezko betebeharrak zorrozki betetzeko.

Bezeroa ez bazara, zure datuak gure harremana kudeatzeko ezinbestekoa den denboraz gordeko ditugu.

 

Eskubideak: zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork dauka eskubidea egokitzen zaizkion datu pertsonalak tratatzen ari diren baieztatuta edukitzeko.

Interesdunek bere datu pertsonalak eskuratzeko eta datu okerren zuzenketa eskatzeko eskubidea daukate, baita ezabaketa eskatzeko ere, hala badagokio, besteak beste, datuak bildu ziren xedeetarako jada beharrezkoak ez direnean.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahalko dute. Orduan, erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, eta haien egoera zehatzarekin zerikusia duten arrazoiengatik, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahalko dute. Orduan, datuak tratatzeari utziko diogu, arrazoi legitimoak daudenean edo erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa denean izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahalko dute eman dituzten datuak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko, beraiek deskargatzeko edo beste erakunde bati bidaltzeko.

Interesdunak idazkaritza@hamaika.eus helbide elektronikora mezua bidaliz edo, hala badagokio, enpresa-taldeak lehenago aipatutako edozein helbidetara idatziz erabil ditzake bere eskubideak.

 

Adingabeen baimena: zer gertatzen da adingabea bazara?

Baldin eta gure zerbitzuetako batzuk berariaz hamalau urte baino gutxiagokoei zuzenduta badaude, gurasoei edo tutoreei baimena eskatuko diegu datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuak automatikoki tratatzeko, DPBEDBLaren 7. artikuluaren arabera.

 

Datuen zehaztasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna: nola tratatzen ditugu zure datuak?

Erabiltzailea da datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta guk ez dugu horren inguruan inolako erantzukizunik izango. Erabiltzaileek bermatu egiten dute emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela, eta horren erantzule dira, eta behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistro- edo harpidetza-inprimakietan informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Ez gara izango geuk prestatutakoak ez diren eta beste iturri batekoak direla adierazten duten informazioen egiazkotasunaren erantzule eta, beraz, ez dugu inolako erantzukizunik hartuko informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteei dagokionez.

Halaber, gorde egiten dugu gure webgunean dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta informazio horretarako sarbidea mugatu edo ukatu ahalko dugu.

Ez gara izango erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeren erantzule, kalte-galerok erantzuleak emandako informazioan dauden hutsegite, akats edo omisioen ondorio badira, baldin eta informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta egokiak diren segurtasun-neurri teknikoak eta antolamenduzkoak beteko dira datuen aldaketa, galera eta baimenik gabeko tratamendua zein sarbidea saihesteko.

Erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, batez ere zure eskubideen erabilerarekin pozik ez bazaude, www.aepd.es orrian aipatutako posta-helbidean edo helbide elektronikoan.

  • Created on .

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista