750

metro karratu

501

bazkide

111

boluntario

11

gauzatzeko amets

ORDUTEGIA

Astelehenetik ostiralera: 17:00 - 20:30 /Larunbatetan: 11:00 -14:00 /Jarduerak dauden egunetan ere FAKTORIA IREKITA egongo da.

Itxiera egunak: Martxoak 8./Martxoak 28tik-Apirilak 1era arte.  

F2030
Horrela deitu diogu proiektuaren ametsak lurreratzen lagunduko gaituen GOGOETA ESTRATEGIKO prozesuari.

"2030an zer izango gara?"

Geroa Argituz, Bagoaz

Info+

3 URTE AMETSAK AIRERATUZ

Faktoriaren urteurrena


Izen-emateak: 

Faktotxiki

Anari

HURRENGO JARDUERAK          


Barikuak plaza egunak!

Espazioa, kantina eta sukaldea, 17.00etatik 22.00etara irekita! 

17.00-19.30 bitartean: Ludoteka. 

19.30etatik aurrera:  Kultur-entsegu irekiak, musika, dastaketak, tailerrak, gau magikoak... komunitatean elkartuta gozatzeko   aterpe bikaina! 

Gorde zure agendan, eta etorri barikuetan Faktoriara!!!

Ekintzaren bat antolatzeko interesa duzu? Idatzi kultura@aiaraldea.eus helbide elektronikora.

APIRILETIK EKAINERA FAKTORIAKO PROGRAMAZIOAREN ESKUORRIA

Apiriletik ekainera umeentzat, nerabeentzat, helduentzat, familientzat izaera ezberdineko ekintzak antolatu ditugu: elikadura, kultura, berbaldiak... Era berean, Ekonomia Sozial eraldatzaile zein Energia komunitateak Aiaraldean jardunaldiak antolatu ditugu. Horretaz gain, Faktoriaren 3. urteurrena ate joka dugu, gorde maiatzak 25-eko data!

 Eskuorria 


SUBETEA PROIEKTUAREN ASKARIA

AURKEZPENA

Apirilak 25, eguena 19.00

Faktorian egingo dugun Subetea proiektuaren aurkezpen-askarira gonbidatu nahi zaitugu, etxera eramateko tuper agroekologikoen proiektuaren berri   eman, guzti honek duen zentzua aurrez-aurre azaltzeko eta proiektuaren ezaugarritzean sakontzeko.

Aurkezpen askari honetan noski, Subetearen oinarri izango diren mokadutxoak dastatzeko aukera izango dugu, Faktoriako lantaldera batu berri zaigun Maitane Cabeza sukaldari agroekologikoaren eskutik. .

Jarduera doakoa eta irekia.  

Izen ematea


BARRASKILOEN EGUNA

HAURRAK

Apirilak 27, 11.00  

Ibilbide dinamizatua egingo dugu Larrañorajolas eta istorio ezberdinen bitartez haurrek eta beraien familiek naturaz gozatzeko aukera izango dute.

Ibilbidean zehar barraskiloen janaria jasoko dute haurrek eta behin Larrañora helduta barraskiloen etxeak topatu eta jaten emango diegu.

Eguna bukatzeko barraskiloen lerdenarekin esperimentatzeko probokazio bat sortuko dugu.

Izen ematea

EKONOMIA SOZIAL ERALDATZAILEA AIARALDEAN

FORMAKUNTZA ZIKLOA

Maiatzak 3, 17.00-20.00

Ekonomia soziala eraldatzailea Aiaraldean sustatzeko formakuntza eta topaketa zikloa antolatu dugu Olatukoopekin batera.

Apiriletik ekainera arte, lau ostiraletan formakuntza saioak eskainiko ditugu arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara Faktorian.

Olatukoopeko kideen jakintza lagun, gure eskualdean ekonomia soziala eraldaketa perspektiba batetatik lantzeko lanabesak jasoko ditugu. Saioak irekiak eta doakoak izango dira. 

Izen-ematea

AIARALDEKO MENDIAK BIZIRIK

BERBALDIA

Maiatzak 3, 18.00
Berbaldi honetan zehar,  Aiaraldeko Mendiak Bizirik  plataforma ezagutzeko aukera izango dugu. Horretan, Aiaraldeko eta Euskal Herri osoko mendian jasaten ari dituzten arriskuen inguruan gure ezagutza areagotuko dugu: zentral eolikoak, antenak, tentsio altuko lineak....

 

Izen ematea


IGOR ARZUAGA BANDAREKIN

KONTZERTUA
Maiatzak 10, 20.00
Badira hogei urte Arzuagak bere “Argi izpi bat” diskarekin eszenara salto egin zuenetik, eta indarberrituta datorkigu esperientzia guzti honi egiteko birpasa. 

 

Sarrerak erosi

ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEAK AIARALDEAN TOPAKETA

TOPAKETA

Maiatzak 11, 10.00

Energiaren auzia gero eta determinanteagoa den garai hauetan, herritarren burujabetza, antolaketa eta ahalduntzerako lanabes ezin eraginkorragoa dira energia berriztagarrien komunitateak. 

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak, Goiener Kooperatibarekin batera, Aiaraldean sortzen ari diren eta sortu nahi diren energia berriztagarrien komunitateentzako topaketa eguna antolatu dugu maiatzaren 11an, zapatua. 

Gure lurraldearen burujabetzaren eta autoeraketaren bidean gakoa den energiaren sorkuntza eta kudeaketa izango ditugu hizpide topaketa honetan, elkarrengandik ikasi, hausnartu eta laguntzeko, Aiaraldeko energia komunitate askotarikoa ipar dugula.!

Izen ematea

IHES GELA

Gazte-gazteak

Maiatzak 11, 18.00

2009-2013 bitartean jaiotakoentzat taldean egiteko scape rroma. Gai izango zarete ezarritako denboran misterioa ebazteko? Animatu eta parte hartu!

Izen ematea

IKASTARO ETA MATRIKULAZIOAK

2023-24 HAURRENTZAKO ATELIERRAK

ASTELEHENETAN
17:15-18:30
ESKULANAK FAMILIAN

Familian burutuko den atelierra izango da. Bertan arte plastikoak ardatz hartuta, elkarrekin sortzeko espazio bat garatuko dugu.
Marrazketa, bustingintza, kale artea, serigrafia, eskulanak... elkarrekin egingo ditugu!

Informazioa eta izen ematea

2023-24 HELDUENTZAKO ATELIERRAK

MARTITZENETAN
19.00-21.00
ANTZERKI ESKOLA

[Urriak 3- Ekainak 18]


Faktoriako antzerki talde amateurra sortzeko eskola antolatu dugu aurten. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatu, sortu eta gozatu; eta agian, ikasturte bukaeran lana taularatzeko aukera izango dugu. Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.
EGUAZTENETAN
19:00-20:30
YOGA ESKOLA HELDUENTZAT

Iaz irekitako bideari jarraituta, Yoga eskolan izena emateko aukera ere egongo da aurten Faktorian. Ordu eta erdiko saioak izango dira astean behin, eta nola ez, euskaraz garatuko dira .

Eman ezazu izena

SARE HAUEN PARTE ERE BAGARA