Skip to main content

Theresa Mayren Brexiterako akordioa atzera bota du parlamentu britainiarrak

Theresa Mayren Brexiterako akordioa atzera bota du parlamentu britainiarrak

Ez zen azken uneko sorpresarik izan azkenean atzo Westminsterko parlamentuan. Brexiterako Europar Batasunarekin Theresa May lehen ministroak lortutako akordioa atzera bota zuen Komunen ganberak. Testuinguru horretan, Jeremy Corbyn, Laboristen buru eta oposizioko liderrak zentsura mozioa aurkeztu du Mayren aurka. Asteazken iluntzean bozkatuko da, baina ez du aurrera egiteko aukerarik, kontserbadoreen gobernua sustengatzen duen D.U.P. alderdiak dagoeneko iragarri baitu aurka bozkatuko duela.

 
bannerra