Skip to main content

Soldata arrakala bukatzeko eskatu dute epaitegietako eta komisaldegietako garbitzaileek

Soldata arrakala bukatzeko eskatu dute epaitegietako eta komisaldegietako garbitzaileek

Irailaren 19tik greban daude epaitegietako eta komisaldegietako garbitzaileak. 153 egun daramatzate eta 120 egun baino gehiago greba mugagabean. Aldarrikatzen dutena da kale-garbitzaileekiko daukaten soldata arrakalarekin bukatzea. Hiru puntu azpimarratu dituzte; alde batetik, sexuen araberako lanen arabera emakumeek egindako lanei balio "txikiagoa" ematen zaiela. Bestetik, nabarmendu dute zaintza lanak eta soldatapeko lana egiteak emakumeak "zigortzen" dituela. Azkenik, adierazi dute prekarietateak soldata arrakala handitzen duela eta honen eragin handiena emakumeek jasaten dutela. Bestalde, azaldu dute Eusko Jaurlaritza ez dela betetzen ari onartutako plan berria eta gatazka hau konpontzearen ardura berarena dela.

 
bannerra

bannerra