Skip to main content

Periko Solabarriaren inguruko dokumentala egin du Ander Lopezek

Periko Solabarriaren inguruko dokumentala egin du Ander Lopezek

1930ean jaio eta duela lau urte, 2015an, zendutako Periko Solabarria ezker abertzaleko militanteak hatz marka sakona utzi zuen Euskal Herrian eta oso bereziki Bizkaiko Ezkerraldean eta Meatzaldean. Garai eta ideologia ezberdineko jendeak mirestu du Periko eta horren eredu ugari daude, behar bada, azkenekoa, Ander Lopez ikus-entzunezko komunikazioko ikasle barakaldarrak bere gradu amaierako lan gisa aurkeztu duen dokumentala. Periko Solabarriaren irudian sakondu eta abade militanteak utzitako ondarea partekatu nahi izan du gazteak.

 
bannerra

bannerra