Skip to main content
bannerra

Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

Pentsiodunek Sabin Etxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute

Pedro Sanchez Espainiako Estatuko jarduneko presidentea asteazken honetan etorriko da Bilbora EAJko kideekin hitz egiteko. Bilera eguerdian izango da, Sabin Etxean, eta pentsionistek elkarretaratzea egingo dutela iragarri dute. Horrez gain, 'La Vuelta' Bilbora helduko da ostegunean eta bertan ere izango dira pentsio duinak eskatzen. Pentsiodunek 86. astelehena bete dute gaur protestekin hasi zirenetik. Mesfidati azaldu dira Espainiako Gobernuaren sorrerarekin, eta "pentsio publikoak" defendatuko dituen gobernua eskatu dute.

 
bannerra

bannerra