Skip to main content
bannerra

Nekane Murgak hartu du Osasun Sailburu kargua

Nekane Murgak hartu du Osasun Sailburu kargua

Darponek Osakidetzan egindako "lan bikainarekin" jarraitzeko lan egingo duela adierazi du Murgak eta hark utzitako "ondarea" nabarmendu dute kargudun berriak eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Murgak goizean hartu du kargua Ajuria Enea Jauregian. Darponek duela astebete dimititu zuen, Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoan atzemandako irregulartasunak tarteko. Osakidetzako Planifikazio, Ordenazio eta Osasun Ebaluazioaren zuzendaria izan da orain arte Murga. Azken honek nabarmendu du euskal osasun sistema "unibertsala eta kalitatezkoa" defendatzen duela, eta Osakidetza hobetzen jarraitzeko lanean jarraituko duela erantsi du, betiere Euskadi 2020 gobernu programa ardatz duela. Murgaren izendapenarekin, Jaurlaritzaren gehiengoa emakumezkoak dira.

 
bannerra

bannerra