Skip to main content

Matilde Arribillagaren eriotzaren 25.urtemuga gogoratu dute

Matilde Arribillagaren eriotzaren 25.urtemuga gogoratu dute

Matilde Arribillaga 1994ko otsailaren 18an istripuz hil zen, Gasteizera euskal presoen aldeko elkarretaratze batera zihoala. Urruntze politika salatzera zihoala hil zen istripuz, eta 25 urteren ostean, bere horretan dirau presoekiko politikak. Halaxe adierazi zuten larunbateko omenaldia prestatu zuten Andoaingo senide, lagun eta herritarrek. Bere semeen hitzetan emakume borrokalaria zen, edozer egiteko eta edonori laguntzeko beti prest agertzen zen. Euskal Herri osoan ezaguna egin zen “Komando zaharra” osatu zuen Andoaingo hainbat emakumerekin. Bere lan guztia eskertzeko Andoaingo herritar, senide eta lagunek poesia, dantzaz eta kantuz omendu zuten Espigoian Matilde.

 
bannerra