Skip to main content

Julen Lopetegi, Real Madrilen krisiaren biktima nagusia

Julen Lopetegi, Real Madrilen krisiaren biktima nagusia

Zuriek asteasuarra kargutik kendu dute Bartzelonaren aurka bost eta bat galdu ostean. Lau hilabete atzera, Lopetegik eta Real Madrilek sinatutako akordioak lurrikara eragin zuen, eta Mundiala hasi baino egun batzuk lehenago Espainiako selekziotik bota zuten. Orain, gipuzkoarraren ametsa, amets gaizto bilakatu da. Beñat Zarrabeitia lankideak egindako analisian, Lopetegi ez da Real Madrilen krisiaren erantzule bakarra. Azken hilabeteetan, Cristiano Ronaldok eta Zinedine Zidanek kluba utzi dute, lidertza eta kalitate krisia eraginez. Horrekin batera, azken urteetan emandako irteerak, James, Morata, Khedira, Pepe, Illarra, Danilo edo Kovacic-enak kasu, taldearen potentziala higatu dute. Eta, aurten, zuriek, ez dute apenas fitxaketarik egin. Lopetegik ez du asmatu, baina ez da erantzule bakarra. Haren lekuan, momentuz, Santi Solari argentinarrak hartu du.

 
bannerra

bannerra