Skip to main content
bannerra

Aurtengo inauterien aurkezpena egin du Donostiako Udalak

Aurtengo inauterien aurkezpena egin du Donostiako Udalak

Aurtengo inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango dira. Kartelaren irabazlea Lara Aranzabal tolosarra izan da eta Momo jainkosa Maider Lopez izango da Egiako Denok Taldea konpartsako kidea. Bestalde, aurten Donostia Festak-ek, Donostiako Modaren Klusterrak lagundu eta Garbera merkatal zentroak babestutako inauterietako jantzi onenaren sariak banatuko dituzte. Guztira hiru sari izango dira: lehena 2000 eurokoa eta beste biak 1000 eurokoak. Alkate ordetzak sustatutako sariak tokiko merkataritza sustatzeko eta mozorroen kalitatea hobetzeko ekarpen txiki bat egitea du helburu. Horretarako, diru eskutan eman beharrean saria erosketa-baletak izango dira, Donostiako oihal dendetan trukatzeko eta beste urte batzuetako inauterietako jantziak egiteko.

 
bannerra

bannerra