Skip to main content

Gipuzkoarrek ehuneko 40 birziklatzen dute

Gipuzkoarrek ehuneko 40 birziklatzen dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko hondakinen birziklatze datuak aurkeztu ditu. Nabarmen egin du gora birziklatze tasak: egun gipuzkoarrek %40 birziklatzen dute. Aipagarriena hondakin organikoak izandako igoera izan da: 8.327 tonatik 14.170ra. Birziklapen tasa hauekin Zubietako erraustegiak zentzurik ez lukeela berretsi dute. Urtean 260 tona hondakin beharko lituzke eta egun 190 tona isurtzen dira zabortegietara. Amaitzeko, Errazkinek polemika antzuak alde batera uzteko eskatu du eta herritarrak zoriondu ditu.


 
bannerra

bannerra