Skip to main content

Gestamp taldeko Zamudioko enpresa-batzordeek mobilizazio bateratua egin dute Erandion

Gestamp taldeko Zamudioko enpresa-batzordeek mobilizazio bateratua egin dute Erandion

Gestamp taldeko Zamudioko GTHko eta GTO barne azpikontratatuko langileek protesta egin dute gaur goizean Erandion. Mobilizazioaren funtsa izan da bi enpresa hauetan taldeko beste planta batzuetan baino lan-baldintza okerragoak dituztela. Milaka milioi euro fakturatzen dituen enpresaren jokabidea salatu dute, “alfonbra azpian” prekarietatea sartzen dutela azalduz. Egoera aldatu ezean protestekin jarraituko dute; GHTn greban daude eta GTOn lau orduko geldialdiak egiten ari dira.

 
bannerra