Skip to main content

Foro Sozialak biktima ezberdinen errelatoak elkartrukatzeko topaketak antolatu ditu asteburuan

Foro Sozialak biktima ezberdinen errelatoak elkartrukatzeko topaketak antolatu ditu asteburuan

Bizikidetzan,elkar ulertzean eta aitorpenean aurrera egiteko helburuarekin, asteburuan Foro Sozialak antolatuta euskal gatazkan izandako biktima ezberdinen arteko topaketak izan ziren, Donostiako Miramar Jauregian. Topaketetan askotariko biktimak elkartu ziren, eta bakoitzaren errelatoa besteekin trukatu zuten, parekoaren minaren berri izan, etorkizunean elkarbizitzarako oinarriak jartzeko. Aurreneko topaketan peru del Hoyo eta maria Jaurgegi egon ziren. Peru, espetxean hildako Kepa del Hoyo euskal presoaren semea da, eta maria, ETAk 2000. Urtean hildako Juan Mari Jauregi Gobernadore Zibilaren alaba. Ostean PSEko batzakide den Petri Romero, Pablo Martinez Langraizko espetxeko langile ohia, Isidro Muga euskal Preso ohia eta Jone Artola, euskal preso baten senidea izan ziren.

 
bannerra

bannerra